Haitirentzako 14.595 euroren laguntza

Petronorrek 14.595,00 euroren diru-laguntzaz parte hartuko du Haitiko berreraikuntza-lanetan. Kopuru horretatik, findegiko langileen artean bildutakoak 4.595,00 izan dira eta gainerako 10.000,00 euroak, berriz, enpresak berak jarriak.

 

Enpresa komiteak eta konpainiaren zuzendaritzak aldez aurretik elkarrekin hartutako erabakiaren arabera, diru-kopuru hori bi zatitan banatuko da. Erdia Bizkaiko Caritas-en bitartez bidaliko da eta beste erdia Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza gobernuz kanpoko erakundea tarteko.