Jon Santacana, urrezko domina Vancouver-en

Jon Santacanak eta Migel Galindo bere gidariak elkarrekin lortu dute gaur hirugarren domina Vancouver-ko Joko Paralinpikoetan. Honako honetan, jaitsiera-motan izan da, bista-elbarrituen multzoan. Slalomez zein erraldoiz, aurreko bi txandetan  lortutako dominak zilarrezkoak izan ziren arren, honako honetan urrezkoa izan da. Beraz, hirutik hiru, nekez gero gehiago.

Jonek –Juan Santacana Petronorreko Giza-Baliabideetako zuzendariaren semea—aurretik irabazia  zuen brontzezko domina mota bereko frogan, 2002an Salt Lake Cityn izandako jokoetan, eta baita urrezkoa ere martxoaren 3an Aspenen (Colorado) eratutako Munduko Koparen finalean.

Zorionak