Oinarrizko futbola: Elite-jokalari bila

“Fútbol base: En busca del futbolista de elite” izenburupean, datorren asteartean, hilak 30, ekingo zaio beste hitzaldi-sorta bati, oraingoan ere futbola tarteko, ByP Eventos Deportivos ajentziak antolatua  eta Petronorren laguntzapean.

Lehen mahai-ingurua Muskizko Meatzari Aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etan, goi-goi mailako solaskideekin. Honako honetan esku hartuko dute Fernando Quintanilla “Txirri”k, Athleticen jokalari ohia eta Lezamako zuzendari teknikoa; Iñigo Lizarraldek, Athleticen jokalari ohia eta  Lezamako atzemate, behatze, teknikatze  eta lagatze-arloen arduraduna; Oskar Tabuenkak, Athleticen jokalari ohia eta Danot Bat taldearen entranatzailea oinarrizko futbol-mailan eta Antonio Karmonak, Deportivo Alavés-en jokalari ohia eta Bilbao Athletic-en bigarren entrenatzailea.
 
Sarrera, beti bezala, doan izango da.