Petronorrek merezi izan du Bikaintasun Ziurtagiria, bost kontinenteetako hirurogeitamar laborategien arteko lehian. Agiri hau Holandako Laborategiarteko Ikasketa Insitutuak (IIS) eman ohi du. Nazioarteko laborategi partehartzaileen arteko konparazio hau erabakitzeko, erregaien analisiaren gainean egindako hamaika saiakera hartu izan dira kontuan, beti ere nazioarteko arauak jarraituz eta Kyotoren arabera.
Juan Lezcano, Petronorreko laborategi-burua pozarren agertu da irabazitako ziurtagiriaz, bere ustez “honek baiesten baititu nazioartean gure laborategiaren kalitatea eta sinesgarritasuna”.
Petronorren laborategian hainbat kimika-esparrutako 35 lizentziatuk eta teknikarik lan egiten dute. Oro har 150.000 saiakera egiten dituzte urteko eta, bere instalazioen goi-maila tarteko, eredugarri da sektorean.
Bestalde, atzodanik Athleticaren 6×4 metroko hiru ikurrin eskegita daude Findegiaren sarrerako mastetan.