Petronorrek ingurumen-birziurtapen auditoria gainditu

Petronorrek ingurumen-kudeaketa sistemari dagokion birziurtapen auditoria gainditu du egoki asko, ISO 14001 arauen arabera. Auditoria sakonki egin zen bost egunetan zehar, apirilaren 26tik 30era bitartean, eta emaitzak oraintxe jakinerazi dira.

 

Ingurumen kudeaketa-sistema birbaliotu izana beti ere garrantzitsua baldin bada, are azpimarragarriago da gogoan hartzea honako hau dela Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak emandako Ingurumen Baimen Osotuaren osteko lehen auditoria. Jakina denez, Baimen honen erabateko onespena lortzeko, bost urtean zehar egindako azterketak gainditu behar izan dira eta erabateko baldintza zorrotzak bete.