Euskal sukaldariak, petronor.com-en sail berria

Petronor.com webguneak Euskal sukaldariak deritzan sail berria erantsi du, atari honetako erabiltzaileek euskal gastronomiaren berri bertatik bertara izan dezaten.

 

Sail berri hau Gure ingurunea izeneko arloan kokatu da, eta bertara sartuez gero aurkitu ahal izango dira Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Victor Arginzoniz, Pedro Subijana, Andoni Aduriz eta Hilario Arbelaitz sukaldarien edozenbat zertzelada.

Euskal sukaldariak saila artez-artez atxikitzen zaio Repsol Gida ospetsuari eta interesik duen internautari gonbitea luzatzen zaio nahiago duen sukaldariaren jatetxearen baitan abiatzeko, baita dagokion udalerriaren berri jakiteko ere. Horrez gainera, denetariko xehetasunak eskaintzen ditu aukeratutako jatetxearen zerbitzuez, produktuez eta janari bereziez, eta, zer esanik ez, euskal sukaldaritzaren sei “azti” hauen zenbait errezeta gomutagarriez.