Amaitu da aldi bereko isuria

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, osteguna, goizeko 06:45tan, amaiera eman zaiola atzo arratsaldean Barbadun ibaira ekindako isuriari. Jakina denez, itsasora ezezik ibaira ere isuri behar izan zen egunean zehar izan ziren eurite handiengatik.

Guztiaren berri eman zaio aldez aurretik Muskizko Udalari zein SOS Deiak-i eta, Ingurumen Baimen Osotuak ezarritako protokoloaren arabera, isuriari dagozkion xehetasunak bidali zaizkie Isuri Kontrolari eta URA Euskal Ur Agentziari, iraupena, kopurua zein egindako analisien emaitzak zehaztuz.

Une oro egoera kontrolpean egon da, ezelango arazorik gabe, eta isuri-kalitatearen emaitzak beti ere egokiak bezain zuzenak  izan dira.