Sarrerak “ezinezko partida” ikusteko

Maiatzaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19.00etan, San Mamesen eratuko da, Joseba Etxeberriaren omenetan, “ezinezko partida” izeneko topaketa. Ehun neska-mutilek Athletic Club-eko lehen taldearen aurka jokatuko dute.

 

Partida honetarako sarrerak euro batez salduko dira eta biltzen den diru guztia Liwro herrian futbol-zelaia eraikitzeko erabiliko da, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Gogoan izan bertakoak direla orain hurrengo Athletic-en ereserkia kantatzen bideoa bidali zuten neska-mutikoak.

Petronorrek 500 sarrera erosi ditu eta Petronor.info (Zendeja kalea, 31 – Muskiz) bulegoan zabalduko ditu, 0,20 euroren truke bakoitza, gehienez bost sarrera pertsonako.