Datorren larunbatean, irailak 18, umeen arteko lehen arrantza-txapelketa antolatuko da Zierbenako portuan, “atzeman eta aske utzi” arrantza-tankeran. Portuan bertan aldez aurretik euren izena emango duten 6 urtetik 13ra bitarteko neskatila eta mutiko guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehia goizeko 9etatik eguerdiko 14etara eratuko da.
Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute eta lehiaketa ostean arrantza-ekipamendu bat zozketatuko da guztien artean. Horrez gainera, sari bi izango dira: PSP bat, 6 urtetik 9ra bitartekoentzat, eta Iphone bat, 10-13 urteko mailakoentzat.
Txapelketa hau El Correo egunkaria antolatu du, Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera eta Petronorren diru-laguntzaz.