Energiaren erabilpen egokiaz jabetu beharra

Atzo aurkeztu zen Bilbon Ciudadano R deritzan karabana, energiaren erabilpen egokia zein ingurumenarekiko begirunea eragiteko asmotan burutua. Arriaga Antzokiaren alboko plazan iraungo du zabalik urriaren 8rarte.

Guztion gara gure ingurua jagotearen erantzule eta gurea ere bada energia aurreztu eta kudeatu beharraren ardura. Guztioi dagokigu ingurumena zainduko duten ohitura eta jarrera egokiak gogoan hartzea.

Aurkezpen-ekitaldian izan ziren Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; César Gallo eta Javier Inclán, Repsol Fundazioaren izenean; eta Josu Jon Imaz eta Víctor Pérez de Gezuraga, Petronorren ordezkariak.

Egitasmoaz zein abian jarritako programen berri informazio gehiago honako honetan:

www.fundacionrepsol.com