Santiago-Bidearen topaketa, Pobe

Urriaren 1etik 3ra bitartean Pobeñan eratuko da Lehen Santiago-Bidearen Topaketa eragilea, Ipar Bidea deitu joan-etorria baliapide turistikotzat suspertzeko asmotan. Besteak beste,  Santiago-Bideari buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatuko da eta Euskadi, Kantabria, Asturias zein Galiziako zenbait dantza-talderen ekitaldiak eskainiko.

Horrez gainera, Bizkaiko Golkoaren itsasbazterreko lau herrialde horietako baserri-janari esanguratsuak salgai jarriko dira, hala ogia, gazta, olagarroa eta txakolina nola gozokiak eta pastelak.

Argazkian, Gonzalo Riantxo, Muskizko alkatea, eta Victor Pérez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, Santiago-Bidearen hainbat adiskide eta erromesekin batera, Muñatones jauregian.

 

Informazio gehiago hemen