“El fútbol femenino en Euskadi” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.
Hitzaldia zein ondoko elkarrizketa datorren ostegunean eratuko dira, hilaren 30an, arratsaldeko 18,30etan, Meatzari Aretoan.
Bertan izango dira Eba Ferreira, Athleticen jokalari ohia; Janire Beitia, Abanto Klubaren jokalaria eta Athleticen jokalari ohia; Joseba Aguirre, Pauldarren entrenatzailea eta Athleticen jokalari ohia eta Juan Carlos Iza, Eibartarren entrenatzailea eta Euskal selekzioaren hautatzaile ohia.
Sarrera, ohi denez, doan izango da.