“Socorrillo” deritzon prozesioarekin batera gaur eman zaio amaiera, Pobeñan, asteburu guztian zehar eratu den Done Jakue Bidearen Euskadiko Lehen Topaketari. Julio Usandizaga, egitasmoaren eragile gisa, Victor Perez de Gezuraga ekintza babestu duen Petronorren zuzendari nagusi, eta Gonzalo Riancho, Muskizko alkatea, elkarrekin bildu dira lehen ekitaldi honen amaieran, hurrengorik ere izango denaren itxaropenetan.
Ekitaldi-amaieraren aurretik eratu da urteroko “Socorrillo” deitu prozesioa. Beti urriaren lehen asteburuan eratu izaten den herri-kalejira honen helburua Socorro Anda Mariaren irudia bere egoitzara etxeratzea baino ez da. Bertan egongo da hurrengo irailaren 8rarte.
Argazki gehiago, hemen