Fernando Martin zenaren omenetan, gaur eguerditik aurrera ireki da Muskizko Udalaren Batzar Aretoan arratsaldeko seiak arte zabalik iraungo duen hil-kapera. Ordu honetan lagunarteko ekitaldia izango da, Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten idazkari nagusia tarteko.
Fernando Martin, Muskizko alkate-tenientea eta Hirigintza zinegotzia, joan zen ostiral gaueko ordu txikietan hil zen. Udalak hiru egun jo zituen dolu ofizialtzat, ostiraletik astelehenera hain zuzen. Martinek lan egin zuen Petronorren, non CC.OO-en sindikatu-ordezkariarenak egin zituen.
Edozenbat muskiztar hurreratu da egun guztian zehar hilkapera ingurura, Fernando zenari azken agurra eskaintzeko. Besteak beste, Josu Jon Imaz, Petronorren presidentea; Victor Perez de Gezuraga, zuzendari nagusia; Juan Santacana, Giza-baliabidetako zuzendaria eta Raquel Ruiz, Administrazio Kontseiluaren izenean.