Abanto-Zierbenako udalak antolatua, hurrengo igandean, urriak 17, eratuko da bertako Lehen Mendi Ibilaldia, Gallarreta Mendi Klubaren laguntzarekin batera. Herriko hiru mendirik esanguratsuenen inguruan burutuko da: Ventana, Montaño eta Serantes gailurretan zehar.
Abantoko lehen mendi-ibilaldi honetan 250 mendizalek parte hartu dute, batez beste. Joan-etorri bi izango dira, 20 zein 30 kilometrokoak, eta mendizale bakoitzak irten aurretik nahiago duena aukeratu ahal izango du. Irteera goizeko zortzietan izango da, Gallartan bertatik.
Estreinako mendizale-topaketa hau Deia egunkariaren laguntzaz antolatuko da eta Petronorren diru-babesaz.