Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinerazi du, gaur, urriaren 27an, goizeko 11:00tan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko industria-larrialdiren baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
 
Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak egin izan dira aurretik ere Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan, Santurtzin, Hernanin eta Lantaronen, esaterako, eta baita Muskizen bertan ere.