Petronorren Kogenerazio Unitateak merezi izan du aurten Deia egunkariak urtero eratu izaten duen “Hemendik” saria Berrikuntzaz. Epaimahaiak onuragarritzat jo du 83,5 milioi euroren inbertsioa eta baita azpimarratu ere findegiaren argindar-kontsumoa bermatzeko bezainbateko energia ekoiztuko duen egitasmoaren berrikuntza ere.
Sari-emanaldia datorren osteguan izango da, hilak 11, Gallartako Kultura Etxean, Jose Luis Bilbao Biizkaiko Aldun Nagusia bertan izango delarik. Berrikuntza sariaz gainera beste hauek ere banatuko dira, alegia: Turismoaz (Portugalete Zubia Esekia), Gizarte Ekintzaz (Errekasto auzoko elkartea), Kulturaz (Urioste DT eta Koldo Urkiaga), Ekonomia Sustapenaz (Galindo automobilak), Kiroletan (Sotera eta C.D.F. Auzoak Zierbena) eta Omenaldi sariaz (C.A. Gallareta eta Larrañeta).