Petronor, Energia Berrikuntzaz saritua

Petronor findegiak jaso zuen atzo, Gallartako Kultura Etxean, Deia egunkariak eskainitako Hemendik Berrikuntza Saria. Garaikurra Josu Jon Imaz findegiaren lehendakariak jaso zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko Aldun Nagusiaren eskutik.

Petronorri emandako Berrikuntza Saria oro har 83,5 milioi euro bezainbateko inbertsioa behar izan duen Kogenerazio uniteari dagokio zehatz mehatz.  Erabat eraiki eta abian jarri ostean, Kogenerazio Unitate berri honek Findegiaren energia-iraunkortasuna areagotuko du, ez baitu alferrik Petronorren argindarraren  barne-kontsumoaren besteko energia ekoiztuko.

Berrikuntzaz gainera beste honako sari hauek ere banatu ziren Hemendik Sarien III Ekitaldi honetan, alegia: Turismoaz (Portugalete Zubia Esekia), Gizarte Ekintzaz (Errekasto auzoko elkartea), Kulturaz (Urioste DT eta Koldo Urkiaga), Ekonomia Sustapenaz (Galindo automobilak), Kiroletan (Sotera eta C.D.F. Auzoak Zierbena) eta Omenaldi sariaz (C.A. Gallarreta eta Larrañeta).

 

Argazki gehiago hemen