Petronorrek jakinerazi nahi du bihar ostirala, arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, orain hurrengo urtarrilaren 5ean aditzera eman zen bezalaxe.
Unitatea indarrean jartzeko jardunbideak aldez aurretik erabakitako prozeduren arabera egingo dira, findegitik kanporako eraginak ahalik eta urrienak izan daitezen.
Hala ere, daitekeena da abian jartzen den bitartean ohi baino zarata gehiago sumatu ahal izatea kanpoan. Horretara, Petronorrek behar besteko neurriak hartuko ditu egin beharrekoak egun argiz egin ahal izateko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari