Edurne Pasaban, 2010eko kirolaririk onena

Edurne Pasaban mendigoizaleak jaso zuen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan, 2010eko kirolaririk onenari dagokion garaikurra, ez baita berau alferrik lurreko hamalau gailurrik altuenetara igo den lehen emakumea. Alpinista tolosarra izan da elcorreo.com irakurleen artean botorik gehien jaso duen euskal kirolaria.

Kirol-etorkizunari zor zaion aipamen berezia Athletic-en gazteentzat izan da eta euren ordezkariak Víctor Pérez de Gezuraga  Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuen saria.

Aipatuez gainera, beste lau saridun ere izan ziren, Elaia Torrontegi, Efrén Vázquez, Baskonia eta Javier Luis de Larrinaga kasu; baita beste bi aipamen bere4zi ere, Miguel Gutiérrez eta Zabaloetxe Abegi Etxearentzat.