Ronald de Kok izango da Espainiako eta Portugaleko hurrengo zuzendaria Lloyd´s Register Quality Assurance talde barruan, orain arte zuzendaritza lanetan aritu izan den José Luis Lampreave nagusiaren ordezkari gisa. Lampreabe jaunaren ardurapean Petronorrek bideratu izan ditu azken urtoetan zenbait kudeaketa-sistemaren garapen, ezarpen eta mantenu-urratsak,
Hain zuzen ere, Lloyd´s Register Quality Assurance delakoaren eskutik Petronorrek eskuratu izan ditu ISO 9001 Kalitatea, 14001 Ingurumena eta OHSAS 18001 Segurtasuna izeneko ziurtagiriak. Eta, hildo beretik, Lloyd’s-ek ziurtatu izan ditu Petronorrek ekoiztutako betunentzako CE (Europar Komunitatea) ezaugarria zein CO2 isurien kontrola.