Athleticek, BBKk eta Petronorren hurrengo hiru denboraldietarako babes-laguntza berritu dute. Sinatu beharrekoak Ibaiganen sinatu dira hiru erakundeen lehendakariak tarteko, Fernando García Macua, Mario Fernández eta Josu Jon Imaz, hurrenez hurren.
Petronorrek eta Athleticek ordainketa berezia hitzartu dute lehoiek Txapeldunen Liga irabazten dutenerako. Imazek adierazi duenez: “Egitasmo hau zein fidagarri iruditzen zaigun frogatzeko, hainbat kopuru erabaki dugu Athleticek Championseko txapeldun geratzekotan”.
Hiru erakundeen buruzagiek hitzarmenak sortarazten dizkien “harrotasuna” eta “ohorea” azpimarratu nahi izan dute. Imazek zein Fernandezek, Bizkaiko “erakunderik maitatuenarekin” batera abiatu ahal izateagatik; eta Macuak, berriz, bi babesleok “talde zuri-gorriak izan ditzakeen bidelagunik onenak direlako”.