Industria Ministeritzak eta Europar Batasunak Petronorren egitasmoak onetsi

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak Petronorren bi egitasmo diruz laguntzea erabaki berri du. Laguntza hau Europar Batasunaren Berrindustriatze Programaren baitan bideratua da, diru-ezarpena erraztuz zein lanpostuak sortaraziz tokian tokiko eskualdeen garapena suspertzeko asmotan. 

Era honetan, erakundeek onesten dute Petronorrek abian dituen bi programa nagusien garrantzia, alegia: Fueloila Murrizteko Unitatea (FMU) eta Findegi Uren Arazketa (FUA). Onespen honi bi diru-laguntza zehatz darizkio, milioi erdi euroko zein milioi bat euroko bi kredito hurrenez hurren, baldintza onuragarriez eskainitako mailegutan hain zuzen.
 
Beste behin, hirugarren urtez jarraian, Industria Ministeritzak eta Europar Batasunak Petronorren estrategia baietsi dute, findegiaren eraginkortasuna eta ingurumena hobetuko duten inbertsio-programa sustatuz.