Petronorren zuzendariek, sail-buruek eta arlo-arduradunek elkarren arteko findegi-estrategiaren hausnarketa eztabaidatzen jardungo dute gaur, egun guztian zehar, aurrez aurre diren zazpi erronkaririk nagusienei beste hainbat erantzun eman ahal izateko asmotan. Hain zuzen ere, helburua bat besterik ez da, alegia: 2011-2014 epealdirako Findegiaren Ekintza Egitasmoa garatzeko oinarrizko abiapuntuak ezarri.
Beste horrenbeste lan-taldetan eztabaidatu beharrezko zazpi helburu estrategikoak ondoko hauek dira: 1- Merkatuak: logistika-aukerabideak. 2- Espainiar findegien negozio-lehiakortasuna. 3- CO2 isurien murrizketa. 4. Operazioen erabilgarritasuna eta segurtasuna. 5- Gizartea, erakundeak eta ingurua. 6- Teknologia berrikuntza. 7- Pertsonak eta berrikuntza-kudeaketa.
Jardunaldiak goizez zein arratsaldez izango dira eta Bilboko Ibaigane jauregiaren bilera-geletan kokatuko.