Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera –martxoak 22, asteartea–, CG6 Kogenerazio unitatea gerarazteari ekin ziola azkenik. Aurreikusi denez gero, mantenu-lanek zortzi egun inguru iraungo dute.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.