Petronorrek jakinerazi nahi du ekin berri zaiola Platformatu P2 Unitatea gelditzeari, dagozkion mantenu-lanak egin ahal izateko. Lanok irauten duten bitartean daitekeena da zuzitako garra lantzean behin edo tarteka-marteka handitzea, inondik ere ezelango arriskurik izango ez den arren findegi-barruan nahiz inguruan.
Eragozpenik saihestu ahal izateko, aldez aurretik erabakitako arauak betetzeaz gainera, etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Unitatea indarrean jartzeari ekingo zaio berriro hilabete barru edo, ekoizpenetan ezein eraginik izango ez delarik. Garaiz jakineraziko da.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.