Txus Romón etxean dugu berriro ere, La Palma kanariar uharteko Transvulcania korritu ostean. Ultramaratoi honek 83 kilometro ditu eta, batez beste, 8.000 metroko gora-beherak. Amaieran ez zen sprintik behar izan, txanponak erabaki zuen-eta txapelduna. Gure muskiztarrak esan bezala: “Hemen ez dago aurkaririk, lagunak baino”.
Transvulcania izenekoa orain dela hiru urte hasi zen korritzen eta gaur egun “trailen” arteko ikurretakoa da. Proba goizaldeko 6tan hasten da, igo beharreko gailurrik garaiena 2.426 metrokoa du eta, hasi eta buka, zazpi ordu eta erdi luze irauten du.
Txusen ajenda jakinekoa da aldez aurretik. Transvulcaniaren ostean Arratzu, gero Garleiza joango da, ondoren Transpirenaica egingo du eta, seguru asko, abuztuan, Estatu Batuetako Pikes Peak Marathon ospetsuan parte hartuko du.