José Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkari ohia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren hurrengo lehendakaria izango da, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak izendatu berri duenez gero.
Unibertsitate publikoaren gizarte kontseilu honen funtsezko eginkizuna euskal gizartearen eta unibertsitatearen arteko harremanak eta zubigintza areagotzea da. Batez beste, unibertsitate-arduradunek –zuzendariak, irakasleak, ikasleak…— eta erakunde, ekonomia zein gizarte-ordezkariek osatzen dute harako kontseilua.
Kontseiluari dagokio unibertsitate-zuzendaritzari ikasketez zein beka-programez aholkuak ematea, bai eta ekimenak aurkeztu eta proposamenak egitea ere.
Zorionak, Manu.