Hamabost izan ziren atzo hainbat sari, gorazarre eta onespen jaso zituzten neska-mutikoak, Elisa Álvarez Interac elkartearen zuzendaritzapean eratu ohi diren errendimendu handiko ikastaroetan erakutsi izan duten ardura eta kementasunarengatik. Lehen postua eta dagokion jendaurreko goraipena Jon O. mutikoak merezi izan zituen.
Zor zitzaizkien sarien zein agirien emanaldia Muskizko Meatzari Aretoan eratu zen, gaur egun funtziotan diharduen Gonzalo Riancho alkate jaunarekin batera.
Horrez gainera bertan izan ziren, besteak beste, Juan Manuel Seco, Somorrostro Irakasgunearen zuzendaria; Alfonso Aldasoro, San Juan Bosko Gurutzetako Salestarren Ikastetxearen zuzendaria; eta Jose Luis Arredondo, Petronorren Erosketa eta Hitzarmen Burua, ekitaldiaren babesle gisa.