Petronorrek eta Repsol Fundazioak 2011-2012 ikasturterako bekak iragarri

Petronorrek eta Repsol Fundazioak laugarren aldikoz iragarri dute beka-programa, Lanbide Heziketarako ikasketak Abanto-Zierbena, Muskiz eta  Zierbenako hiritarren artean sustatu ahal izateko.

Guztira 78 beka eman ahal izango dira. Maila Ertaineko Prestakuntza Ziklorako dirulaguntza 1.500 eurokoa izango da eta Goi Mailako Prestakuntza Ziklorakoa, berriz, 3.000 eurokoa. Beka-programa hau Petronorrek eskatu izaten dituen ikasketa motak egin nahi dituzten ikasleentzat burutua da bereziki.

Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, 31 . Muskiz) jaso ahal izango dira datorren asteazkenetik aurrera.