Nerea Gómez ingeniari kimikoa eta Zierbenako Udalaren ingurugiro teknikariak graduondoko ikasketak egiteko beka jaso du Petronorren aldetik.
Petronorrek matrikularen %50 ordaindu dio (1500€). Horrí esker, Nerea, azarotik ekainera bitartean, ostiralero, Donostiara joan izan da “Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21” deritzon graduondoko ikastaroa egiteko.
Bertako eta eskualdeko mailan garapen iraunkorrean adituak heztea helburu duen ikastaro honen zortzigarren edizioa da. Tokiko Agenda 21aren Udal Plan Estrategikoa, herri, eskualde edo EAEren lurraldeetan aurrera eramateko gai diren pertsonak hezten ditu. Nerea beraren esanetan, oso ikastaro interesgarri eta gomendagarria izan da.