Bihartik aurrera, jaia Muskizen. Sokorrillorako ekintza ugaridun programa prestatu dute Pobeñan.
Sokorrillo bihar eguerdian hasiko da txupinazoarekin eta txikientzako gaztelu puzgarriekin. Nahi duten guztiek euren sukaldean-trebetasuna erakutsi ahal izango dute tortila-txapelketan, edo mus eta briska txapelketetez gozatu. Herri bazkariaren ostean, arratsaldez, DJ “El Pirata del Cantábrico” bueltatuko da Pobeñara, eta gero abeslari onenentzako V. Nazioarteko playback txapelketa.
Igandean, berriz, jaigiroak txikitxoentzako jokoekin jarraituko du. 12:00etan derrigorrezkoa Real Sociedad-Athletic derbia ikustea. Ondoren, bazkaldu aurretik, dantza ikuskizuna izango da, eta arratsaldez Gure Sokorroko Amaren prozesioa. Gure Amatxo, berriz ere, ermitara itzuliko da eta bere omeneko meza eskainiko zaio. Jaia amaitzeko, Itxaspen txorizokada eta Hakkerrekin berbena. Primeran igaro!