Valladolideko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkari-taldeak Petronorren instalazioak bisitatu berri ditu, bai findegi-prozedura osoa bertatik bertara ezagutzeko oro har, baina, batez ere, baita gasolinaren zein gasolioaren aldaerak eta ezaugarriak bereziki ezagutzeko ere, ez baita alferrik erabat estua Ingeniari Elkargoaren eta Valladolideko automozio-sektore indartsuaren lanbide-harremana.
Bisitak balio izan du han-hemenka instalaziorik nabarmenenak ezagutzeko eta, gehienbat, laborategia eta kontrol-gelak ikuskatzeko.
Valladolideko Industria Ingeniari Elkargo Ofizialak aspaldidanik du indarrean bere ekitaldien artean, “industria-turismotzat” jotzen duen egitaraua. Hau da, urtean zehar enpresarik enpresa taldekako bisitak egiteko konpromisua, bai merkatuan diharduten jarduera berdinezak hurbil-hurbiletik ezagutzeko, eta baita euren aurteko lanbide-ezagutza bestelako lan-motetan sustatzeko eta areagotzeko ere.