Guztira 65 ikaslek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken bigarren ordainketa jaso dute Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuraga eta Somorrostro irakas-guneko zuzendariaren eskutik, arratsalde honetan, bertako areto nagusian izandako emanaldian.
Azkenean 79 bekadunetatik 65ek baino ez dute bekaren bigarren ordainketa jaso 2010-2011 ikasturteko kurtsoa gainditzeagatik. Bost izan ezik, guztiak, gainerako 50 mutil eta 15 neskek Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan (GMPZ) matrikulatuak. Jatorriko-herriei dagokienez, 33 Muskizkoak dira, 25 Abantokoak eta 7 Zierbenakoak.
Gainera, aurten lehen aldiz, EMPZ zein GMPZko 2 ikaslerik onenek 1.000 bana euroko bonus gehigarria jaso dute euren ahaleginaren onesgarri. Saridunak bi neska eta bi mutil izan dira: GMPZko Edurne Gomez Orueta eta Pedro Larrabide Momeñe eta EMPZko Belén Cantera San Cristobal eta Andoni Gonzalez Jimenez.
Argazkiak, hemen.