Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko egunean zehar, HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
Lanok irauten duten bitartean daitekeena da zuzitako garra lantzean behin edo tarteka-marteka handitzea, inondik ere ezelango arriskurik izango ez den arren findegi-barruan nahiz inguruan.
Eragozpenik saihestu ahal izateko, aldez aurretik erabakitako arauak betetzeaz gainera, etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.