Borja Liaño alkateak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak eta Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordeak Lanbide Heziketako 27 beka banatu dituzte Muskizen irabazle gertatu diren gazteen artean. Gaur goizean izan da udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan 2011-2012 ikasturteari dagozkion beken emanaldia.
Petronor-Repsol Fundazioaren programaren aurrekontua 145.000€-koa da; bere helburua Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietako egoiliarren artean Lanbide Heziketaren ikasketak sustatzea da. Gainera, Erdi Graduko hezkuntza-zikloetako eta Goi Graduko zikloetako bi ikaslerik onenei mila euroko sari bana ezarriko zaie euren ahaleginaren ezaugarri.
Victor Perez de Gezuragak lanbide heziketaren garrantzia azpimarratu du “krisialditik ateratzeko giltza” denez gero. Cesar Gallok beken %5a ezgaituentzat dela gogoratu du eta Borja Liañok, azkenik, hezkuntza arloan etsi ezina aldarrikatu du.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.