Petronorrek jakinerazi nahi du, jarduerari dagozkion eginbeharrak tarteko, gaurko egunean zehar (azaroak 3) Plantako BL-31 lurrun-galdara lanean jarriko dela, ondoren (azaroak 6) CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeko, denboraz burututako programaren arabera.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.