Bost egunetan zehar findegian izan den lanuztearen ondotik, Petronorrek adierazi nahi du gaurtik aurrera ekin zaiola geldiarazi ziren ekoizpen-unitateak aldika-aldika berriro indarrean jartzeari.
Indarrean jartzearen sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra edota zarata gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkio honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerralde-Enkarterrietako Koordinakundeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.