Petronorren Zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie A Coruña eta Puertollanoko findegietatik etorritako sei lankideei, ez baitira alferrik gurekin buruz buruz izan aurreko hilabete honetan, Fuelolioa Murrizteko Unitatea abian jarri ahal izan aurreko azken frogetan.
A Coruñako Jose Ignacio Patiño Grobas, Iago Pazos Díaz eta Carlos Mendoza Fernández, eta Puertollanoko Antonio Romero Aliaga, Antonio Jose Merchan Reyes eta Jose Antonio Mañas Zarcero, goi mailako operadoreak dira seiak, nor bere arloan eskarmentu eta esperientzia handiaren jabe. Gurekin izan ditugu azken astebeteotan, guretzat zeharo garrantzitsua den historia-pasarte berri honen lekuko, betidanik Petronor bereizi izan duen etengabeko hobekuntza-urraspide luzearen adierazgarri.
Seioi gure esker onik sutsuena eta elkar ikusi arte.