Gabon garai atsegin honetan, zorion bero bezain zintzoena opa dizuet Petronorreko kide guztioi eta zuon familiei, gure konpainiarentzat 2012. urtea ahalik eta emankorrena izango delakoan eta elkarrekin proposatutako guztia lortuko dugulakoan.
Honako arlo hauetan zehaztutako mugarriak bete ditugu: segurtasuna, ingurumena, eraginkortasun energetikoa, CO2ren murrizketa eta gizartearekin zein ingurunearen hartutako konpromisoa, besteak beste. URF proiektua amaitu egin da, 2004an hasitako bide luzeari ekin ondoren. Izan ere, gure erakundeak etengabeko ahalegin iraunkorra egin du, horrelako inbertsioaren ondorioz sortutako zailtasun guztiei aurre egiteko.
2012. urtea zaila bezain kilikagarria izango da, eta bertan, oztopoak gainditzen jarraitu beharko dugu, era guztietako erronkak lortu ahal izateko. Jakin badakit erraza izango ez dela eta pazientzia handia eduki beharko dugula, baina ziur-ziur nago elkarrekin aurrera egiteko gai izango garela. Uste sendoa dut aipamen honetan: “oztoporik gabeko biderik aurkituz gero, baliteke inora eraman ez izana”. Hori dela eta, behar bezala prestatuta egon beharko gara, amore ez emateko.
Berriro ere, eskerrik asko zuon konpromiso eta arduraldiagatik, beharbeharrezkoak direlako Petronorrek aurrera egin dezan.
Zorionak guztioi, Gabonak ondo igaro eta Urte Berri on!
Victor Perez de Gezuraga
Zuzendari Nagusia