Eguberritako hamabitakoan zehar, Petronorrek hainbat lan-taldek ondo egindako lanei, iraunkortasunari eta ideia onei zor zaizkien sariak banatu zituen 131 lankideren artean, batez beste.
Hain zuzen ere, Petronorrek Jose Antonio Ruiz Álvarez “Txope”k urteak joan eta urteak etorri segurtasun-arloan erakutsi izan duen ardura txalotu nahi izan du, ez baita alferrik 40 urte luze batere istripurik gabe aritu. Javier Rodriguez Letran talde-buruak zuzentzen duen A Txandaren (102 lagun) kasua ere ildo beretik doa, ez dute-eta lau urtean zehar baja hartu beharreko istripurik izan. Aldi berean, Emiliano de Pablo Aragon lankideak 2011ko “stopgilerik” onenari zor zaion titulua irabazi du, STOP programaren arabera indarrean jarritako Aldez Aurretikako Segurtasun Behaketengatik.
Horrez gainera, Petronorren Hobekuntzarako IV. Ideia Lehiaketaren irabazleei ere saria eman zaie. Jose Puente eta Enrique Rioz DAR plantako zein Lehen eta Bigarren Findegietako arlo-buruek, “DAR plantaren gehigarrien gutxitzea” eta “Aldagelen aireztapenaren hobekuntza” deitu proposamenak direla-eta, lehenengo eta bigarren sariak lortu dituzte, hurrenez hurren.
Azkenik, enpresak edozenbat lan-esparrutako hogeita sei lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan, aurten 25 urte bete direnez gero Findegian barrena lanean hasi zirela.
Zorionak guzti-guztioi!
Argazkiak, hemen.