Zehatz-mehatz ordubete iraun du gaur arratsaldean Petronorren findegian abian jarri den larrialdi-simulazioak. Fikziozko ekintza honen helburua enpresa osoaren antolakuntza egokitzea izan da, ezustezko istripuak zein bat-bateko alarma-egoeren aurrean prestatzeko.
Simulazioa arratsalde erdiko 17:45an hasi da eta, aldez aurretik hitzartua den Barne-babes Plangintzak biltzen dituen segurtasun-protokolo guztiak bete ostean, berriro ere ohiko jarduera normalari erabat ekin ahal izan zaio 18:45an.
Honen guztiaren berri eman zitzaien urtarrilaren 2an. alor honetako autonomia zein lurralde-erakunde eskudunei, bai eta Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei ere.