Petronorrek Fidel Presa Ezquerrak idatzitako “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua aurkeztuko du gaur arratsaldez, apaizaren jaiotzaren mendeurrena dela eta.
Aurreko astelehenean, urtarrilaren 16an, Marcelo Gangoiti Urrutia jaunak 100 urte bete izango lituzke eta bere izen bereko fundazioak omenaldia egin nahi izan dio. Esan bezala, gaur arratsaldeldeko 18:00etan, Somorrostro Irakas-guneko Suberri eraikuntzan Fidel Presa Ezquerrak idatzitako eta Petronorrek argitaratutako “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburuaren aurkezpena izango da. Aldi berean, bere ohorez oroitzapen-plaka aurkeztuko da. Gainera, apaizaren bizitza eta obrak laburbiltzen dituen 24 paneleko erakusketa ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, jaso zituen Muskizko Seme Gogaitu izendapena (1990-11-30) eta Bizkaitar Argiaren domina (1996-06-11) bergogoratuko dira Angel Maria Unzueta Elizabarrutiko bikari nagusiaren, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiaren, Borja Liaño Muskizko alkatearen eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eskuarteaz.