Petronorren eskariz, Iberdrolak Las Carreraseko ibarrean zeuden 30Kv-eko bi linea elektriko kendu ditu, euren dorre eta guzti. Instalazio elektrikoa Findegiko lurretan zegoen, zerbitzuz kanpo.
Aurretik 30Kv-eko bi linea eraitsi izan zituzten, laurak azpiestazio berriraino doazen 132Kv-eko bi lineadun instalazio bakarraz ordezkatu baitira. Honela Findegia eta Iberdrolaren arteko irteera eta sarrerako fluxu elektrikoa errazten da, batez ere URF eta Kogenerazioa elektriko berria indarrean jarri direnetik hona.
Honako ekintza honek intalazioen segurtasunaren hobekuntzan eta ingurumenean ere eragina izango du, auzoko paisaiaren itxura onduz.