Ivan Ansotegui Sanchez Apert eta Arnold Chiari Sindromea duen 7 urteko mutikoa da. Gaixotasun honen eraginez, burezurreko sutura itxita eta eskuan zein oinetan malformazioak zituela jaio zen. Ivanek hezurrak berreraikitzeko operazioa behar arren, ez dio Gizarte Segurantzak ordainduko. Horretara familiak ebakuntza ordaindu ahal izateko tapoi-bilketa kanpaina antolatu du hainbat hiritan, Muskiz tarteko.
Jaio zenetik 36 operazio jasan behar izan ditu Ivanek: burezurreko ebakuntzak, aurpegiko bat eta balbula, esku zein oinetako hainbat. Hala ere, Ivanek, ebakuntza-gelatik berriro pasatu behar izango du eta elikagai solidoak hartu ahal izateko masailezurra egokitu beharko diote. Honako egoera honek gastu asko eragiten duenez gero, umearen familiak tapoiak biltzeko kanpainia jarri du abian operazioa ordaindu ahal izateko.
Muskizko tapoi-bilketa honako leku hauetan egingo da: Mandragora tabernan, polikiroldegian, Gaztegunean eta Kultura Etxean. Lauretan tapoiak uzteko buzoiak jarri dira.
Horrez gainera, nahi izanez gero, hona diru-emaitzetarako kontu-zenbakia: 2080/0766/33/3000012923