Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, otsailaren 24tik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola 2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 40 egun ingurukoa izango eta, bestelakorik gertatuko balitz, garaiz emango litzateke aldaketen berri.
Aldi berean, aldez aurretik erabakitako mantenu-lanez gainera, likatasuna murrizteko unitatearen geldiketari ekingo zaio, behar hainbateko aldeketa-lanak egiteko, apirilean amaiutu ahal izango den FMU propiektu barruan.
Geldialdiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra edota atmosferara izuritzen den lurruna gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.