Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, abenduaren 29an aditzera eman zen bezalaxe.
Lanok irauten duten bitartean daitekeena da zuzitako garra lantzean behin edo tarteka-marteka handitzea, inondik ere ezelango arriskurik izango ez den arren findegi-barruan nahiz inguruan.
Geldialdiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra edota atmosferara izuritzen den lurruna gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.