Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak (DIN) Findegiko gasen ezaugarri analitikoak neurtzeko ziurtagiaria eskaini dio Petronorren laborategiari, EN 15984 araua kontutan hartuz.
Petronorrek laborategi-programa europarrean parte hartu du 2011an, non erakunde ospetsuren batek findegiko gasak eta gas naturala aztertzeko gaitasun teknikoa arakatzen duen. Normalkuntzarako Institutu Alemaniarrak ikertu du, kromatografiaz, partaideen ezagupidea honako hiru arloetan: bi erregai konposizioa, karbono-kopurua eta bero-ahalmena. Analisi hauek oso garrantzituak dira atmosferara isuritzen den CO2 kantitatea neurtzeko.
Aurten, 8 estatu europarretako finketa sektoreko 24 laborategik parte hartu dute.