Petronorrek Segurtasun Mutualia saria jaso du, euskal korporazioak, urtero -Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna (apirilak 28) dela eta- segurtasun, osasun eta prebentzio arloan emaitzarik onenak lortzen dituen enpresari eskaintzen diona.
22.600 enpresa mutualisten artean aukeratzeko orduan, honako irizpide hauek aintzat hartu dira: lan-istripuen, gaixotasun profesionalen eta ezbehar kopuruen murrizketa. Horrez gainera, zuzendaritzaren parte-hartzea, kudeaketa-sistemaren integratze maila, instalazioen egoera, lan taldeak eta Lan Arriskuen Prebentziorako araudia betetzea kontutan izaten dira.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak jaso du saria eta Muskizko findegiak segurtasun arloan duen apostua ziurtatu du, “Petronorren kulturan eta ADN-an baitago”. Gainera, ezarritako prebentzio-sistema lekuko langileentzako zein kontratistentzako dela gaineratu du.
Victor Perez de Gezuragak, 2011an, 3 milioi langile/ordu egin direla gogorarazi du eta “ezbehar kopurua sektorearen azpitik” dagoela ezarri. Koke plantaren eraikuntza -Euskadiko industria inbertsiorik handiena- dela eta, 8 milioi langile/ordu bete direla esan du eta, honako honetan ere, “eraikuntzaren sektoraren azpitik dauden ezbehar kopuruak” direla gaineratu.
Maria Pilar Ruiz-Larrea, Gizarte-Segurtasunaren Erakunde Laguntzaileen zuzendariordea, ekitaldia amaitzeaz arduratu da. “Segurtasunean lortutako emaitz onengatik” Petronor zoriontzeaz gainera, gai honetan egiten den ahalegin guztiak “ezbeharrak ekiditu ez ezik, produktibitate handiagoa, eraginkortasuna, leiakortasuna eta lan-harrotasuna” suspertzen dituela gogorarazi du.
Argazkiak, hemen.