Jessica Rodriguez, triatloi txapelduna

Jessica Rodriguez Pinosek triatloia maite duen neska gallartarra da eta Petronorren babesaz dihardu hainbat lehiaketatan.  2010an Espainiako txapelduna izan zen, 25-29 mailan: “emeki-emeki aurrera egin behar izaten da, uneoro kirol hau gozatu ahal izateko”.

Jessicak 2006 urtetik pratikatzen du triatloia eta, oro har, kirol guztiak maite dituela aitortzen du: “eskia, mendia… edozeinek balio dit,  kontua da geldirik ez geratzea”. Triatloia da gustukuen duena, baina onartzen du kirolean jardutea eta kirolgintzan irautea benetan zaila dela: “lasterketak oso garestiak dira, joan-etorriak, materiala, etab. Zorionekoa naiz Petronorren babesa izateagatik”.
 
Triatloia da bere pasioa; ametsa, ostera, tarte luzeetan lehiatzen jarraitzea, “kirola nire bizitzaren parte da”.
 
Elkarrizketa osoa, hemen.